XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Profesionalen ondoan beharrezkoa da herritarra ere: baina honek ez daduka haien kontrako aiherkunde ta proletkulto erronkarik, haizerik, zergatik erabili; ta haiek ez zergatik honen lana subkulturatzat eman.

Ez bait dadukagu zergatik gure aurrekoa erori zen zuloan amildu.

Errealismo sozialistaren ideologikeria salatu dudanez, proletkulturalismoarena ere salatuz bukatuko dut.

Ideologikeria erromantikoa da hau: bere fede neurrigabea proletargoaren ahalmenetan.

Proletkulto hitza ere sortu da, horregatik, proletargo-idoloaren adorazioa, mesianismoa, nabarmen jartzeko.

Hau erromantizismotik datorkio tradizio sozialistari, ta erromantizismoan ez zen apriorismo bat besterik.

Abiaburu Rousseautiarraren arioan, zibilizazioak gutien lardaskatua herri sinpleak zirudien.

Arterik jatorrena ere bereak izan behar zuela, atera zuen erromantizismoak ondorio bezala.

(Tamalez, gertaerek ez dute logika aristotelikorik ikasi nahi).

Erromantikoak ipuin ta folklore bila joan ziren herriz-herri ta zokoz-zoko.

Ordukoa da herrikoitasunaren kultiboa.